Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrak tailer etnobotanikoa antolatu du Erronkaribarran
Etnoherbario digital bateko prestaketarako saio teoriko praktikoak

Gaur egun Erronkaribaxako (Nafarroa) gazteekin burutzen ari den tailer etnobotanikoa, haien eskualdearen landare-paisaia, ondare kulturala eta etnografikoa ezagutzeko zuzendua, bukatzear dago. Tailer honetan, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak haien inguru natural, sozial, biologiko eta humanistikoarekin elkarreraginean aritzea bilatzen dute eskolaz kanpoko jarduera batzuen bitartez. Lehen jarduera teoriko-praktikoak Erronkariko Natura Interpretazio Zentroan (honen adeitasunez baliatuta) ekainean hasi ziren. Ikasle hauek, landareen laginen bilketan eta galdetegi etnografikoetan dabiltza gaur gaurkoz. Iraila honetan, udako sasoian egindako lana, guztion aurrean aurkeztu da. Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedraren webgunean etnoherbario digital bat sortzeko oinarri materialak elkarlanean garatu egin dira. Eskualde honen gazteriak ,herri ondarea ezagutzeko aurrera eraman den formakuntza lan hau, instituzio honen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomiko zein akademikoari egin da. Proiektu pilotu honetatik, ikasle eta eskualde desberdinetan jarduera hauek arrakastaz errepikatzea espero dugu, bai Nafarroan eta bai gure herrialdetik kanpo. Unibertsitateko herbariorako Katedrak ikasleek hartutako lagin-orriak (30 baino gehiago) emango ditu bere ikerketarako eta kontserbaziorako.
>Contacto
Mari Mar Larraza Micheltorena
Directora
mlarraza@unav.es
Universidad de Navarra
31009 Pamplona, España
+34 948 42 56 00 Ext. 802775